Jabetza intelektuala eta plagioa

Maiz egiten diren galderak

Inoren lan baten kopia, zati batez edo osorik, norberaren lana balitz bezala aurkeztua.

Bai, ez badugu aipatzen nondik atera dugun informazio hori. Esparru akademikoan, egilearen baimenak ez du garrantzirik.

Betiere justifikatua badago, ikasteko eta edo ikerketarako bada eta jatorria aipatzen badugu, ahal dugu erreproduzitu edo sartu beste inorena den edozein testu, datu eta ideia.

Ez. Aurreko erantzunean azaltzen da erreprodukzioa zilegi dela "betiere justifikatua badago". Horrek esan nahi du arrazoi sendo bat egon behar dela hitzez-hitzeko aipu bat egiteko, adibidez, aipatzen den horren garrantzi handia, eta ez dugula oker ulertua izan dadin, beste hizkuntza batean izatea eta itzulita zentzua galduko duelako beldurra edukitzea, interpretazioa argia ez izatea, etab. Beste lan batzuetatik kopiatu eta itsatsi diren zatiekin egindako lan bat ez dago inolaz ere justifikatua.
Informazio zati bat hitzez-hitz kopiatu ahal izateko, komatxoen artean jarri beharko litzateke (edo beste lerroalde batean, beste letra-tipo batez) eta, zalantzarik gabe, iturria aipatuta.

Bai, geure hitzekin kontatzen badugu ere, plagioa egingo dugu ez badugu informazio horren jatorrizko iturria aipatzen.

Bai, ez bada ezagutzen eta onartzen den informazioa erabiltzen duzula. Adibidez, ez litzateke beharrezkoa izango aipatzea zein iturritan jaso dugun Colón 1492. urtean iritsi zela Amerikara, bismutoaren zenbaki atomikoa edo Cuenca probintziaren azalera.

Lan berritzaile moduan aurkezten badugu, ideia, datu edo testuen jatorrizko jatorria aipatu gabe, bai, plagioa izango litzateke.
Badira zenbait jokabide, esaterako, autoplagioa, teknikoki plagio ez izan arren, plagioarekin asimilatzen eta plagio moduan hartzen direnak. Beste adibide batzuk lirateke kontsultatu gabeko lanen erreferentziak sartzea bibliografia handitzeko xedez; arazo bat konpontzeko datuak faltsutzea edo datuak asmatzea ikerketa batean; baimendu gabeko lankidetza ikasleen artean lan bat egiteko, edo lan akademikoen salerosketa.

Bai, lehenik eta behin, ikasleen lanen kasuan, irakasleak edo zuzendariak lanaren bilakaeraren jarraipena egiten du, hortaz, harentzat ez da oso zaila izango edozein irregulartasun atzematea. Bigarrenik, plagioa atzemateko software espezifikoak daude; badira azken belaunaldiko programa sofistikatuak, adibidez Ephorus edo Turnitin, plagioa atzematen dutenak baita testua aldatu bada ere.