Academica-e eta egile eskubideak

Maiz egiten diren alderak

Bai, ez bada eskubideen lagapen esklusiboa egin zaiola editore bati. Hori bada kasua, egileak ezin du bere lana jarri editorearen baimenik gabe. Editoreak sarrera irekiko biltegietan argitaratzeari buruz duen politika jakin beharko du. Egileak ez badaki zein baldintzatan laga dituen ustiatzeko eskubideak, kontsulta egitea dauka:

Ez badituzu datu horiek, informazioa jaso honako helbide hauetan:

Argitaletxe gehienetan baimena ematen dute postprint bertsioa (bi ebaluatzaileren balioespena daukana) biltegi irekian edukitzeko. Zenbait kasutan bahitura epeak ezartzen dituzte.

Bai. Horretarako egileak baimen bat sinatu behar du bere lana biltegian argitaratzeko. Lana biltegian jartzeak berarekin dakar onartzea banatzeko lizentzia ez esklusiboa, eskubide guztiak edukitzen jarraitzeko, eta lanaren nahi den erabilera oro egiteko aukera edukita.

Bai, baina kontuan hartuko du argitaratu nahi duen aldizkariaren copyright politika. Zenbait aldizkarik ez dituzte onartzen aurretik zabalkundea izan duten lanak, edo baldintzak jartzen dituzte.

Bai. Zenbait dokumentu mota (laneko dokumentuak, etab.), duten izaeragatik, ez dira inoiz argitaratzen. Aurreko kasuko baldintza berdinak ezarriko dira.

✓ Hainbat egileren artean egindako lana bada, koordinatzaile batek gainerako egileenekarpenak bateratuak dituena bere izenean, egiletza berari dagokio, eta hark emanbehar du baimena;

✓ Lankidetzan egindako lana bada, egile guztiak maila berean dauzkana, egile guztiekeman behar dute baimena.

Argitaletxeak ez badu baimena ematen jartzeko post-print bertsioa edo editorearen bertsio berrikusia argitaletxeak maketatua, oso litekeena da baimena edukitzea jartzeko egilearen post-print bertsioa, bi ebaluatzaileren balioespena daukana baina argitaletxeak maketatu gabea, edo egilearen pre-print bertsioa berrikuspen batzordearen aldaketarik gabea.

Academica-en informazioa ematen da jarritako artikulu baten bertsioari buruz.

Editoreek bahitura epea ezartzeko aukera dute biltegi batean artikulu baten behin betiko bertsioa irekian argitaratu aurretik.

Horrela, egileak kontrolatzen duelako berak edo baimendutako hirugarren batzuek egiten duten erabilera, esaterako, artikulua argitaratzea bere web-orrialdean, irakaskuntzarako kopiak egitea, biltegi instituzional batean jartzea edo bere lanaren parte batzuk beste lan baterako berrerabiltzea.

Editore batek lan bat ustiatzeko ez da beharrezkoa eskubideak esklusiban lagatzea. Garrantzitsua da egileak arretaz irakurtzea editorearekin daukan kontratuaren baldintzak.

Uste badu baldintzak ez direla orekatuak bi alderdientzat, saia daiteke aldaketaren bat negoziatzen.

Editoreak bere baldintzak onartzea beste aukerarik ez badu ematen, egileak pentsatu beharko du editore hori egokiena ote den bere interesetarako. Egile batek bere lan bat argitaratzeko unean, honako alternatiba hauen artean hautatzea dauka:

Gaur egun aukera dago sarbide irekian argitaratzeko kalitatezko aldizkarietan. DOAJ sarrera irekiko aldizkarien direktorioan begiratzen ahal da zer aldizkarik argitaratzen duten sarrera irekian, eta zer baldintzatan.

Hau ere kontsultatzen ahal duzu:

Hainbat tresna dago ustiapen eskubideei eusteko:

Scholar's Copyright Addendum Engine (SCAE)

Hainbat adenda-eredu eskaintzen du. Hau lege-dokumentu bat da, edizio kontratuari gaineratzen zaiona zerbait aldatzeko. Egilearen interesei gehien egokitzen zaien adenda aukeratzen ahal da.

Licencias Creative Commons

Lizentzia hauen helburua da copyright edo “eskubide guztiak gordeta” formulari aukera bat eskaintzea. Interneten argitaratzen diren obrak babestu eta banatzeko pentsatuta daude.

Lizentzia hauetan, egileek aukeratzen dute zer baldintzatan argitaratu nahi duten beren obra, zer eskubide gorde nahi dituzten eta zer baimen ematen dieten erabiltzaileei beren obrei buruz.

Egileak erabiltzeko lau baldintzaren artean egiten ahal du aukera, eta konbinatzen ahal ditu; horrela sei lizentzia klase desberdin sortzen dira, gehieneko murrizketatik egiletzaren aitortza soileraino.

Aitorpenekoa (Attribution): Lizentziak baimentzen duen edozein ustiapenetan egiletza aitortu beharko da.
Ez merkataritzakoa (Non commercial): Obra ustiatzen ahal da, baina merkataritzakoak ez diren erabileretarako.
Obra eratorririk gabea (No Derivate Works): Obra ustiatzeko baimenak ez du bere barruan hartzen obra eraldatzea eta obra eratorri bat sortzea.
Berdin partekatua (Share alike): Baimendutako ustiapenaren barruan sartzen da obra eratorria egin ahal izatea, zabaltzen direnean lizentzia berari eusten badiote.

Lizentzia hauek doakoak eta oso erabiliak dira, mundu mailan oso ezagunak, eta ez dira esklusiboak, ez eta ezeztaezinak ere. Obra intelektual guztiei aplikatzen ahal zaizkie (liburuak, argazkiak, artikuluak, bideoak, musika, web orrialdeak…).

Erabiltzaile batek Creative Commons lizentzia daukan obra bat erabiltzen duenean, ezarritako baldintzen pean erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Baldintzak betetzen ez badira, egileak auzitegira jotzen ahal izango du, beste edozein lizentziarekin gertatzen den bezala.

Nola esleitu CC lizentzia bat: Bideoa

Beren dokumentuak Academica-en uzten dituzten egileek, egile eskubideak gordetzen dituzte, eta beste hedabide batzuetan zabaltzeko aukera dute, nahi izanez gero.

Lanak Academica-en jartzeko, egileak baimen bat sinatu behar du bere lana Academica-en sarbide irekian jartzeko. Biltegian argitaratzeak berarekin dakar onartzea banatzeko lizentzia ez esklusiboa. Haren bidez baimena ematen diote Unibertsitateari beren lanak modu ez esklusiboan zabaltzeko, gordetzeko eta zaintzeko. Lizentzia honekin egileak bere lanaren ustiapen eskubideak gordetzen ditu.

Unibertsitateari dokumentu baten edukia Interneten bidez, esklusiboki ikerketarako eta irakaskuntzan laguntzeko helburuekin zabaltzeko eta jakinarazteko baimena ematen dion lizentzia bat da. Unibertsitateak inolaz ere ezin du lanaren merkataritza asmoko erabilerarik egin. Egileak, hortaz, bere eskubide osoak mantentzen ditu, eta hirugarren batzuei lagatzeko aukera dauka halaber, modu ez esklusiboan.

Lizentziaren baldintzak ikusi nahi badituzu, klik egin hemen.

Dokumentua identifikatzeko datuak dauzkan erregistroak (metadatuen erregistroa izenekoak) ohar bat izaten du azpian, eta oharrean azaltzen den moduan "Academica-e biltegiko dokumentuak babestuta daude eskubide guztiak erreserbatuta dauzkaten egile eskubideen bidez, ez bada aurkakorik adierazten".

Horrek esan nahi du lan gehienak copyright eskubideei lotuak daudela, hau da, partez baino ezin da kontsultatu eta berrerabili, eta beti ikasketa pribaturako edo ikerketarako, eta testua aipu laburretan baizik ezin da berrerabili, beti egilearen eta iturriaren berri emanez.

Academica-e biltegian jartzen diren lan batzuk Creative Commons lizentzia bat daukate, zein beste erabilera egin daitezkeen zehazten duena.

Egileak ezarritako erabilpen baldintzak ez betetzea, eskubide guztiak zein zenbait eskubide gordeak izan, jabetza intelektualaren gaineko arau-haustea da, eta legezko ondorio guztiak ditu. Halakorik gertatzen bada, egileak epaimahaietara jo beharko du.

Plagioak berdin eragiten die paperean zein interneten argitaratutako lanei; hala ere, errazagoa da erabilera okerra egitea azken horietan. Hala ere, era berean, errazagoa da horiek atzematea plagioaren aurkako programa eta tresna ugari baitaude. Gainera, interneten argitaratzea lan baten egiletzaren jendaurreko testigantza da, eta frogatzat balio ahal dio plagiatua izan den egile bati.